Template:Appeal/Adrianne/eu

From Donate
Revision as of 20:17, 28 February 2019 by Pcoombe (talk | contribs) (Pcoombe moved page Template:2011FR/Appeal-adrianne/text/eu to Template:Appeal/Adrianne/eu: new location for appeals)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to navigation Jump to search

Txikitan, zaletasun garestia nuen. Liburuak. Gurasoek ekartzen zidaten liburu oro irakurtzen nuen -- eta berehala beste bat eskatu. Orduan, euren banku-kontua gordetzea erabaki zuten. "Jane Eyre" erosi zidaten.

Adrianne Wadewitz

Eleberri hura irakurtzeko denbora luzea eman nuen, baina guztiz maite nuen. Bostgarren mailan, gure adiskideei guk aukeratutako edozer gauza irakasteko esan ziguten. XIX. mendeko literaturari buruz irakatsi nien.

Gaur, igarriko zenuen bezala, ingeles irakaslea naiz. Wikipedian lagundu ere egiten dut, Frankenstein idatzi zuen Mary Shelley, "Pride and prejudice" idatzi zuen Jane Austen eta beste idazleei buruzko artikuluak editatzen.

Wikipedian egiten dudan lanari buruz pentsatzean, ez dut nire burua informazio hutsa gaineratzen duen pertsona moduan ikusten, irakasle moduan baizik. Wikipediari esker, nire klaseetatik haratago heltzen naiz. Joan den hilean, Jane Austeni buruzko artikulua 115.000 aldi baino gehiagotan ikusia izan zen.

Nire unibertsitatean, kalitatezko baliabide asko ditut eskura. Baina jende gehiena ezin da horietara heldu, ordainduzkoak izaten dira eta. Wikipedian editatzen, bidegabekeria hori zuzentzen lagundu dezaket.

Ikastea dut gogoko. Beti. Horregatik uste dut denon eskura izan beharko litzatekeela.

Ados al zaude? Etorri nirekin, bada, Wikipedia laguntzera.